XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gai nagusia nazioaren egoera izan zen.
Cartagenako bolivaristek uko egiten zioten konstituzio berria eta agintari berriak onartzeari estudiante santanderistek presio ametiezinak kongresuaren gain egin zituztelako aitzakiarekin.
Aldiz, militar leialek nahastu gabe iraun zuten, jeneralaren aginduz, eta aldeko zuen apezeria baserritarrak ez zuen izan mobilizatzeko aukerarik.
Francisco Carmona jenerala, Cartagenako
Jeneralak eskatu zion Montillari bidal ziezaiola Carmona ibitzen ahaleginak egiteko.
Gero, guztiengana zuzendurik baina inori begiratu gabe, gobernu berriaren sintesi zakarra egin zien:
Zera esan nahi zuen, karibetar jergaz, presidentea oso ahula zela, eta presidenteordea haizearen norabideen arabera alderdiz aldatzeko gauza zen oportunista.
Oharrerazi zuen gainera, bere garai txarrenetako garrazkeria petoaz, ez zela harritzekoa haietako bakoitza artzapezpiku baten anaia izatea.
Aldiz, konstituzio berriari espero zitekeena baino hobea iritzi zion, arriskua hauteskundeetako porrota ez, baizik eta Santanderrek bere gutunez Paristik sustatzen zuen gerra zibila zen une historiko batean, presidente hautatuak era guztietako deia eginak zituen Popayánen ordenu eta batasunera, baina artean esan gabe zeukan presidentetza onartzen zuen.